2014(e)ko abendua 4, osteguna

BABIES


    Aurreko ikasturtean, garapenaren psikologia ikasgaian haurtzaroari buruzko dokumental hau ikusi genuen, eta egia izateko, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Bertan ikus daitekeen moduan, herrialde ezberdinetako ume jaioberrien bizitza islatzen da, kulturaniztasuna agerian utziz. Esan beharrik ez dago, kulturak hezkuntza markatzen duela eta honi esker ondoriozta daiteke, jaio zaren herrialdearen arabera garapen bat edo beste izango duzula.

   Txertatu dudan dokumentalean, 4 herrialde ezberdineko umeen jaiotza, eta urte bat bete arteko jasotzen duten garapena ikusten da, eta honako hauek dira nire aburuz, ondorio nagusiak:

    Lehenik eta behin,  hezitzaileak (amak, aitak, ...), umearen askatasunari zein garrantzi ematen dion kontuan harturik, umeak atrebentzia handiagoa edo txikiagoa izango du. Oso babestua baldin bada, gerora nabaritu egingo zaio ume horri ez duela esperimentatzeko gaitasun handirik eta beti behar izango duela gurasoen edota alboko baten presentzia. Bestalde, bideoan Mongoliako ume bat ageri da, eta honi hankak uneoro elkartu egiten dizkiote. Nabaritu egiten da, gainontzeko umeak adin antzekoarekin ibiltzen hasten direla, eta, ostera, honek zailtasun eta denbora luzeagoa behar duela ibiltzen ikasteko. 

   Hemen duzue dokumentala aurkezten duen trailerra. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina