2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Azken Sarrera

AZKEN HAUSNARKETA, IRAKASGAIA BOROBILDUZ. 

Irakasgaia aurkeztu bezain pronto, nahiko beldurturik eta ukapen sentimenduarekin aurkitu nuen neure burua.  






Baina hilabete hauetan zehar nolabaiteko aurrerapausoa eman dudala sentitu dut, bilakaera bat egon denaren sentimendua.



Baina bilakaera horretan zehar honako sentipen hauek ere agertuz joan zaizkit:

BURUHAUSTEAK





POZTASUNA



DESESPERAZIO UNEAK     




 Baina guztiarekin iritzi orokor bat eginez esan dezaket  oso pozik nagoela burututako lanarekin. Lehen egunean esan bezala, nahiko galduta aurkitu nuen neure burua, baina egunak aurrera joan ahala lana positiboki ikusiz joan nintzen. Lan taldean aritu ondoren, gune oso interesgarriak sortzea lortu (sitesa, eta scoop.it) dugu. Taldekideekin ere oso ondo moldatu naiz lauhile honetan eta lana aurrera eramateko metodologiarekin eroso sentitu naiz. 

Hezkuntzari buruzko zenbait artikulu interesgarri ere eskuragarri utzi dizkizuet, baliogarriak direlakoan zuen kritikotasunaz jokatzeko, bitxikeri moduan. 

Bloga aktibo jarraitzearen nahia dut, eta saiatu egingo naiz noizbehinka zenbait artikulu, iritzi, edota berri bitxi zuei eskuragarri uzten.  Beraz, besterik gabe, lauhile honetako ikaskuntza ibilbidea hemen bukatzen da, baina, aurrera jarraituko duelaren esperantza dut. 

Zenbait abesti entretenigarri, polit, eta niretzat berezi  uzten dizkizuet, gosa dezazuen!




                                  

HURRENGO ARTE IKUSMIRATZAILE!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina