2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

1. SAIOA TEORIKOA

1. Saio teorikoko hausnarketa

      Lehen eguna izanik, irakasleak irakasgaiaren inguruko aurkezpena egin digu. Nondik norakoak, ebaluazio  irizpideak zeintzuk diren, saio teoriko eta praktikoen banaketa  ... hasieran beldurtuta sentitu naiz, ez baitut alderdi honi buruzko ezagutza handirik eta gainera errespetu handia diedalako teknologia berriei.

     Neure burua oso galduta aurkitu dut eta galdera asko etorri zaizkit burura. Hala ere, irakasleak patxadaz hartzeko gomendioa eman digu, erraza dela eta denborarekin zailtasunei aurre egingo diegula esanez.

    Lehen momentuko sentsazioak ez dira nire gustukoak izan, dena ulertuta edukitzea gustuko dudalako eta kasu honetan, ez da horrela gertatu. Nolanahi ere, denborarekin aurrerapausoak emanez joango naizela  uste dut.

Esan digunez, blog honen bidez, geure beldurrak, ezinegonak, pentsamoldeak, gauza interesgarriak ... plasmatuko dira.

Hemen uzten dizuet Urtz-en "Ez gaitu inork geldituko" abestia:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina